Zinemaldia

Intxausti: " Dokumental bakoitzean negarrez bukatzen dugu"

'Mugaminak' dokumentaleko zuzendari Xuban Intxausti 'Zurriolako butaka' saioan izan da. Maria Elorzak eta Maider Fernandezek 'Gure hormek' film laburraz hitz egin dute. [youtube]https://www.youtube.com/watch?v=MWlbV45WFrk[/youtube]

urtzi urkizu
2016ko irailaren 19a
13:24
Entzun

'Zurriolako butaka' saioko lehen gonbidatuak Maria Elorza eta Maider Fernandez zinemagileak izan dira. "Berez ez dugu lan propiorik aurkeztu. Baina Donostia 2016 fundazioak eskatuta egin ditugu bi film labur, eta horiekin gaude hemen", adierazi dute. Ostiralean estreinatu zuten Zabaltegi sailean 'Gure hormek' film laburra. "Donostiarekin lotura izan arren, hormen inguruan aritu behar genuen. Eta pentsatu genuen gure etxeetako emakumeak azaltzea horma horien artean", esan du Elorzak. Maite dituzten emakumeak ageri dira hizketan filmean. Kalebegiak proiektuan ere parte hartu dute Elorzak eta Fernandezek, Donostian kale saltzaile lanetan aritzen den Txinako emakume baten istorioarekin.

Xuban Intxausti zinemagilea, bestetik, Europa Transit proiektuaz mintzatu da. Joan den ostiralean 'Mugaminak' dokumentala estreinatu zuen, The act of killing sailean. "Oso harreman berezia sortu zen Amets Arzallus dokumentaleko protagonistaren eta Zipreko kantari batzuen artean. Gainera, Zipreko kantariak Euskal Herrira etorri ziren gero". Zipreko gatazka eta mugaren auzia jasotzen da lanean. Donostia 2016k sustatuta ari da Europa Transiteko dokumentalak egiten Intxausti; lan batzuk estreinatu dituzte ETBn jada. "Oso hunkigarria izaten ari da proiektua. Europako gatazken eta giza eskubideekin lotutako auziak ari gara aztertzen. Lan bakoitzaren amaieran negarrez bukatzen dugu, oso hunkituta", esan du zuzendariak.

Uxue Arzelus Zinea.eus atariko kolabortzailea Kimuakeko film laburren inguruko iritzia eman du saioan.

Eta kritikarien solasaldian, Andoni Iturbe EHUko irakaslea eta Gaizka Izagirre blogaria izan dira.

'Zurriolako butaka' saioko bideoak gaur 'Mara Mara' filmaren bideo kritika, Kepa Sojori elkarrizketa eta 'Nola!' dokumentalaren trailerra izan dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.