Irailaren 29an abiatuko da 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

43 bertsolarik lortu dute txapelketarako sailkatzea; Villabonan hasiko da, eta BECen izango da berriz finala

Maialen Lujanbio txapelduna, 2009ko finalean. LUIS JAUREGIALTZO /  ARGAZKI PRESS.
Donostia
2013ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Irailaren 29an abiatuko da XVI. Bertsolari Txapelketa Nagusia, Villabonan (Gipuzkoa) egingo den saioan. Abenduaren 15ean izango da finala, Barakaldoko BEC aretoan berriro ere. Ordura arte, hamalau izango dira jokatuko diren kanporaketak. Bertsozale Elkartea urtebete inguru daroa txapelketa prestatzen, eta xehetasunak udaren bueltan iragarriko dituzte. Aurkezpen ekitaldi ofiziala irailaren 17an izango da, eta hilabete horren 26an egingo dute aurkezpen festa.

Lau aldiz txapela irabazi eta azkenekoz laugarren sailkatu ostean, ez du aldi honetan parte hartuko Andoni Egañak. Maialen Lujanbio txapeldunaz gain, honako beste 42 bertsolari hauek lehiatuko dira: Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi —Gipuzkoako txapelduna—, Alaia Martin, Amaia Agirre, Amets Arzallus —Xilabako txapelduna eta txapelketa nagusiko txapeldunordea—, Arkaitz Estiballes —Bizkaiko txapelduna—, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Eneritz Zabaleta, Erika Lagoma, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Fredi Paia, Iban Urdangarin, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia — Iñigo Izagirrek txapelketako bere aukerari uko egin ostean sartu da Zelaia—, Iratxe Ibarra, Jexux Mari Irazu, Jokin Uranga, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddi Sarasua, Manex Agirre, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihane Perea —Arabako txapelduna—, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Unai Agirre, eta Xabier Silveira —Nafarroako txapelduna—.

Azken bi urteetan egin diren herrialdekako txapelketetan eta Xilaba Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako norgehiagokan arituta lortu dute bertsolariek Txapelketa Nagusirako sailkatzea. Horiez gain, duela lau urteko txapelketan finalista izan zirenek ziurtatua zeukaten parte hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.