BERTSOLARITZA. Iruri Altzerreka nagusitu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan, 475 puntu bilduta; Berrizko finalaurrekoetan izango da. Gertu geratu zen Josune Aramendi Perez, 470 punturekin. Haren ondotik, Lurdes Ondaro Mallea (453 puntu), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (441), Inazio Vidal Gurrutxaga (436,5) eta Iker Uriarte Urrutia (431).
Nafarroako Bertsolari Txapelketan, berriz, Joanes Ilarregik irabazi zuen asteburuko bigarren saioa, Uharten, 384,5 puntu bilduta. Lesakako finalaurrekoetan kantatuko du, beraz, azaroaren 19an. Haren atzetik, honela geratu zen sailkapena: Eki Mateorena (324 puntu), Julen Zelaieta (315), Mikel Lasarte Zia (312), Beñat Astiz (305) eta Ainara Ieregi (261).
Iruri Altzerreka garaile hirugarren kanporaketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu