Anime japoniarra loratu zuen zuzendarietako bat da Takahata, eta bere kide Hayao Miyazakirekin hainbat telesail eta film ekoitzi zituen. Horietan ezagunenak dira Heidi eta Marco marrazki bizidunak. 1985ean sortu zuten bi zuzendariek Studio Ghibli ekoiztetxea, eta zinemarako lanak ere egin zituzten. Besteak beste Hotaru no Haka (Ipurtargien hilobia) eta Pom Poko (Iraganeko oroimenak) pelikulengatik da ezaguna.
[Youtube]https://youtu.be/O5Wgr2WDIrk[/YouTube]
2014an zuzendu zuen azken filma: Kaguya-hime no Monogatari (Kaguya printzesaren ipuina), eta Oscar sarietarako izendapena lortu zuen. Gainera, beste zenbait sari ere jaso zituen, hala nola, Chicagoko (AEB) Haurrentzako Zinema jaialdiaren saria, Annencyko (Frantzia) animazio jaialdikoa eta baita Frantziako letren eta arteen ordenako aitortza ere. Sari nagusia, ordea, 2003an eman zioten: Chihiroren bidaia filmagatik lortu zuen Oscar-a.
[Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=EmVx5uWKT-U[/YouTube]
Ez zuen inoiz ofizialki ekoiztetxea utzi, baina geroz eta agerraldi gutxiago egin zituen azken urteetan. Orain bi urte ekoitzi zuen azken filma: Red turtle (Dordoka gorria).1968tik aritu zen animaizo lanetan eta bere lanetan sarri landu zituen gerra garaiko gaiak. Hotaru no Haka filma, esaterako, ezaguna egin zen Bigarren Mundu Gerrako Japoniako egoera ezagutarazteagatik.