Ispiluen isla bilduak

MACBAko eta La Caixa fundazioko bildumetako lanak jaso ditu 'Ispilua alderantziz' erakusketak GuggenheimenTapies, Barcelo, Pistoletto, Sherman eta Rosleren lanak daude ikusgai, besteak beste

Guztira, 52 artistaren 93 obra daude erakusketan, Euskal Herrian inoiz ikusi gabeak haietako asko. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2012ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
MACBA Bartzelonako Arte Garaikideko Museoko eta La Caixa fundazioko bildumetako hainbat lan biltzen ditu, gaurtik aurrera, Ispilua alderantziz erakusketak Guggenheim museoan. 40ko hamarkadatik egundainoko arte garaikidetik ibilaldia proposatu dute, argazkigintza, pintura, bideo arte, eskultura eta performancearen arrastoen bidez. Ehun lan inguru bildudituzte: Antoni Tapies, Miquel Barcelo,Julian Schnabel, Amy Sherman, Martha Rosler eta Michelangelo Pistoletto artisten lanak ikus daitezke, besteak beste. Antolatzaileek azaldu dutenez, lan horietako asko ez dira aurretik erakutsi Euskal Herrian. Erakusketa gaurtik irailaren 2ra arte izango da ikusgai.

Alvaro Rodriguez Fominaya erakusketako komisarioak ardatz kronologikoari jarraitu dio lanak antolatzerakoan. Sei atal nagusitan banatu du erakusketa; banaketa kronologikoa egiteaz gain, formalista ere egin du. Ataletako hirutan margolanak bildu ditu, beste hiru aretotan argazkiak, eta azkeneko batean eskulturak. Guztira, 52 artistaren93 lan bildu ditu. Lanak aukeratzerakoan, «zentzuzko diskurtsoa eraikitzeko baliagarriak izatea» izan du kontuan. Irakurketarako txoko batek eta proiektua gauzatzeko egindako elkarrizketen bideoek osatzen dute erakusketa.

Michelangelo Pistolettoren Ispiluaren arkitektura artelanetik dator erakusketaren izenburua. Rodriguez Fominayak argitu duenez, «ispiluaren irudiak bilduma bien osagarritasunairudikatzen du». Haren ustez, «edozein arte bilduma sortzean eta osatzean bilketa, transferentzia eta interferentzia prozesuak gertatzen dira, eta ispilua horren metafora da».

Margolan abstraktuek zabaltzen dute erakusketa, Dau Al Set/El Paso atalean, hain zuzen ere. Espainiako Gerra ostean arte mintzaira berritu zuten talde biek ematen diote izena atalari. Berton, Antoni Tapies, Modest Cuixart, Rafael Canogar, Luis Feito, Antonio Saura,eta Martin Chirinoren lanak bildu dituzte, beste batzuenen artean. Dau AlSet talde katalanak dadaismoaren eta surrealismoaren kutsu nabarmena zuen; El Pasoko artistek, berriz, informalismoaren estetikaren oinarriak bereganatu zituzten. Atal horretan erakutsitako margolanen artean, Tapiesen garai surrealistako Berdeak marroi ilun gainean (Verds damunt marro fusc) lananabarmentzen da besteen gainetik; izan ere, Tapiesen lan surrealistak «nahiko urriak» dira.

Argazkigintza nagusi

70ko hamarkadatik aurrera, argazkigintzak leku handia izan duMendebaldeko arte garaikidean. Hori dela eta, erakusketak tarte handia ematen dio, eta hurrengo hiru atalak eskaintzen dizkio argazkigintzaren historia hurbilari. Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: Landschaft izenburupean, hiri paisaiaren gaia landu dute. Andreas Gursky eta Thomas Struth Dusseldorfeko eskolako kideen lanek gizakien taldeak eta horiek arkitekturarekin duten lotura irudikatzeko modu «berezi» eta «atsekabearekin»elkarrizketan agertzen dira Vancouverreko eskolako kideen argazkiak. Zinemako teknikez baliatu ziren hiria irudikatzeko. Jeff Wall, Rodney Graham eta Stan Douglas zinemako eszenetan bezala irudikatu zuten hiria. Horiekin batera Manolo Laguillo, Jean-Marc Bustamante eta Xavier Ribasen argazkiak ikus daitezke, besteak beste.

Paisaia alde batera utzi, eta erretratuaren gaia oinarri du Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: nia eta bestea atalak. Vanessa Beecroft, Cindy Sherman eta Gillian Wearing argazkilarien lanak bildu dituzte, besteak beste. Formatu handiko argazkiak dira gehienak. Rodriguez Fominayak Gillian Wearing-en autorretratu seriea ikustean sortzen den «jakin-minaz» aritu da: «Azpijokoren bat igar daiteke argazkiak ikustean, artistaren begiak ikus daitezke beti, maskaren azpitik,beste pertsona baten itxura hartzen badu ere».

Bestalde, performancearen mugak eta jatorria aztertzen ditu argazkigintzari eskainitako azken atalak. Argazkiekin batera, performanceak dokumentatzen dituzten bideoak ere ikus daitezke. Feminismoa, politika eta ekintza eta naturaren arteko lotura aztertzen dituzte. Beste batzuen artean, Martha Roslerren Sukaldearen Semiotika (Semiotics of the Kitchen)lana dago ikusgai.

Ispiluaren islapean

Ikusleak, bestalde, 303 aretora sartzean egiten du topo erakusketako atalikikusgarrienarekin, Pistolettoren Ispiluaren arkitektura-rekin batera (Architectura dello Specchio), azken 30 urteetako formatu handiko hainbat margolan ikus daitezke. Formatu handiari heltzen diote azken aretoko lan eskultorikoek; horretan, azken hamarkadetako hainbat eskultura abstraktu eta figuratibo ere bildu dituzte. Horren ondoan, atal guztiak batzen ditu «kapera» baten antza duen areto txikiak, Tapies-en Bi gurutze beltz(Dues creus negres) eta Miquel Barceloren Mahai zuria (La taula blanca) lanen bidez. Rodriguez Fominayak argitu duenez, «atal honek elkarren harremanetan jartzen ditu beste guztiak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.