Israelek 'persona non grata' izendatu du Gunter Grass idazlea
Israel bere potentzia nuklearragatik munduarentzat mehatxu bat dela esan du poema batean
Was gesagt werden muss (Esan behar dena) poesia kaleratu zuen Gunter Grass idazle alemaniarrak joan den astean. Eta horko lerro batzuek hautsak harrotu dituzte. Izan ere, 1999ko Nobel saridunak esan du Israelen potentzia nuklearra mehatxu bat dela, «berez hauskorra den munduko bakearentzat». Hori dela eta, Israelek persona non grata izendatu zuen herenegun idazle alemaniarra. «Grassen poemek Israelen eta israeldarren kontrako gorrotoaren sugarrak elikatzen dituzte», adierazi zuen Eli Yishaik, Israelgo Barne ministroak. Erabakiaren inguruan aldeko zein kontrako iritziak azaldu dira, bai Israelen eta baita Alemanian ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu