Itsasoa Da Bide Bakarra jaialdia egingo dute irailaren 2an, Itziarren

Ines Osinaga musikariak zuzenean aurkeztuko du bere bakarkako proiektua, eta, harekin batera, Euskal Herriko eta Kuba zenbait musikari ariko dira oholtza gainean. Urriaren 6an Habanan aurkeztuko dute.

Ines Osinagaren kontzertua, iaz, Durangoko Azokan. RAUL BOGAJO / FOKU
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko abuztuaren 1a
15:39
Entzun

2022ko Joseba Jaka bekari esker garatu zuen Itsasoa da bide bakarra proiektua Ines Osinaga musikariak. Haren bakarkako lehen diskoa izan zen, eta Durangoko Azokan aurkeztu zuen emaitza. Bidaiak, baina, aurrera jarraitzen duela iragarri du musikariak gaur: Itsasoa Da Bide Bakarra jaialdia antolatu du, Itziarren (Gipuzkoa). Kubako eta Euskal Herriko zenbait musikari igoko dira oholtza gainera, eta «sorpresa gehiago» ere izango direla aurreratu du. Doakoa izango da sarrera, baina aurrez izena eman beharko da. Urriaren 6an, berriz, Habanan izango dira.

Osinagarekin batera, honako musikari hauek ariko dira taula gainean: Naile Sosa (perkusioa), Irina Gonzalez (gitarra) eta Yaima Orozco (guiroa, klabea eta mood guajiroa). Horiez gainera, beste hainbat musikarik ere kolaboratuko dute. Besteak beste, Olatz Salvadorrek, Miren Amurizak, Garazi Egigurenek eta Janire Etxabek.

Gehiago irakurri: Sorkuntza jada ez da nire munduaren zilborra

Bizipenen bilduma

Azken urteetako bizipenetatik abiatuta ondu zuen proiektua Osinagak. Lehen zatia Kuban garatu zuen, Habanan egindako egonaldian: ikerketa proiektu bat egin zuen, eta emakume musikari ugari ezagutzeko aukera izan zuen. Handik ekarritako materialekin osatu zuen gerora sorkuntza prozesua.

19:00etan irekiko dituzte ateak, eta edukiera mugatua izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.