Itziarren Semeak taldeak disko bat atera du

Ska-punk taldeak lau abesti eta bideoklip bat bildu ditu 'Basque of Brixton' izeneko EPan

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Guns of Brixton abesten zuen The Clash-ek, eta Itziarren Semeak ska-punk taldeak Basque of Brixton (autoekoizpena) izena jarri dio bere lan berriari, lau abestiko EPari. Bideoklip bat ere badakar, eta, taldekideen esanetan, Lehen lerroan iazko beren lanaren jarraipena da Basque of Brixton.

Izen horren zergatia azaldu dute: «Euskaldunak, Brixtongo beltzak bezala, baztertuak, zapalduak izan dira, baina harro jarraitzen dute borrokan. Aldi berean, 1980. urteko krisi ekonomikoa eta langileen kaleratzeak gaur egungo egoerarekin aldera daitezke». Halere, «hori baino gehiago» da bilbotarren azken lana, haien ibilbideko laugarrena: «Sarekadetan gatibu eramandako ehunka gazteren aldeko aldarria, kalean egindako lanagatik preso dituzten lagunentzako elkartasun oihua, eta koloretako mundu bat margotzen duten gaztetxeentzako ereserkia ere bai».

Joan den abenduan grabatu zuten, Andoaingo Garate estudioetan, eta Kaki Arkarazo izan zuten, berriro, gidari. Gainera, «hainbat lagun» izan dituzte ondoan. Ainhoa Mendibilenak dira (Hankahutsik) Aulki hutsak kantako ahotsa eta hitzak. Bizitzaz bi hitz abestia, berriz, Eneko Ostoloza Ikaran (Oliba Gorriak) euskal preso politikoak idatzitako testuan oinarrituta dago, eta Evaristok abestu du. 7katu abestian Oihane Bartrarenak dira hitzak, eta, gainera, Pirritx eta Porrotx pailazoak eta Josu Martinez (soinua) izan dituzte lagun. Gau luzeak abestiaren bideoklip «lizuna» osatzeaz, berriz, IzaroGonzalez Ieregi arduratu da. Bilbotarrak Basque of Brixton Tour 2012-an murgilduta daude otsailaz geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.