kultura

Ivan Zulueta zinema zuzendaria hil da

Osasun aldetik ez zebilen ondo aspalditik eta gaur goizean zendu da. 66 urte zeuzkan. Dekoratzailea eta diseinatzaile grafikoa ere bazen.

2009ko abenduaren 30a
18:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Ivan Zulueta (Donostia, 66 urte) zinema zuzendaria hil da gaur goizean, Gipuzkoako hiriburuan. Osasun arazoak zituen aspalditik, eta astelehenean Donostia Ospitalera eraman zuten.

Besteak beste, Arrebato filma zuzendu zuen. Dekoratzailea eta diseinatzaile grafikoa ere bazen.

Urtarrilaren 4an izango da Zuluetaren aldeko elizkizuna, haren sendiak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.