Musika. CAPSULA

Izaki elektrikoen indarra oholtzara eramateko prest

Eguna: Otsailaren 4a. Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra.

2021eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Buenos Airesko rock undergroundaren eszenan sortutako taldeak bi hamarkada luze daramatza dagoeneko Bilbon finkatuta. Ordutik, Martin Guevarak, Coni Duchess-ek eta A?lvaro Olaetxeak osatutako hirukoteak hainbat disko plazaratu ditu Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babespean, besteak beste. Bere ibilbidean kritikaren zein publikoaren txaloak jaso ditu taldeak, bere zuzeneko indartsuei esker bereziki, eta, besteak beste, Japonia, AEBak, Mexiko, Kanada, Hego Amerika nahiz Europako jaialdi askotako oholtzak zapaldu ditu urteotan. Heldu den ostegunean, berriz, Donostiako Antzoki Zaharreko agertokia bisitatuko du, Seres eléctricos izeneko proposamena aurkezteko.

«Spacerock, psicodelia eta pop noise frekuentzietan bidaiatzen duten abestiak» eskainiko ditu hirukoteak kontzertuan, irudiekin uztartuta, entzuleak bidaia oniriko batean murgiltzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.