Kultura

Jacques Derrida filosofo frantziarra hil da

Jacques Derrida filosofo ezaguna hil da bart goizaldean, Parisko erietxe batean, 74 urte zituela. Areko minbizia zuen Derrida eta gaitz horren ondorioz hil da. Dekonstrukzioaren teoriaren sortzaile izan zen.

2004ko urriaren 9a
17:45
Entzun
Aljerian, garai hartan Frantziaren kolonia zen herrialdean, jaio zen Derrida 1930ean, gurasoek han zuten oporretarako etxe batean. Parisko École Normale Supérieure-ren egin zituen filosofia ikasketak, eta irakasle izan zen zentro hartan bertan 1965tik 1984ra bitartean. Gero, 70eko hamarkadako lehen urteetatik aurrera AEBetako hainbat unibertsitatetan izan zen irakasle, eta Derridaren ekarpenek oihartzun handia izan dute herrialde hartan.

Hizkuntzaren azterketa izan zen Derridaren filosofiaren lanaren ardatz, eta dekonstrukzioaren teoria izan da, ziur aski, filosifiari egin dion ekarpenik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.