Jaioterriko oroitzapenak bildu ditu Paulo Iztuetak hiru liburukitan

Euskal curriculumaz landutakoari «gorputza ematea» bilatu du 'Berastegi, iraganetik gaur egunera' liburuan

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Paulo Iztueta soziologo, historialari eta idazleak Berastegi, iraganetik gaur egunera hiru liburukiz osatutako obra plazaratu du, eta bere jaioterri Berastegiko oroitzapenak kontatu ditu. Utriusque Vasconiae argitaletxeak argitaratu ditu hiru liburukiak: Hiritartzearen bidetik, Gatazken tenorean eta Eraldakuntzaren gurpilean dira liburukien izenburuak.

Etxean jasotako eskari bati erantzunez ekin zion liburuari Iztuetak. «Erretiroa hartzean, semeek esan zidaten bazela garaia nire gogoetak eta oroitzapenak biltzeko», azaldu du Ibarraldeko Hitza-k argitaratutako elkarrizketan.

Oroitzapenek jaioterrira bideratu zuten, eta berehala jabetu zen uste baino material gehiago zuela idazteko. Euskal curriculumaren gaia teoria arloan landua du aurretik Iztuetak, eta Berastegiko oroitzapenak idaztean euskal curriculumaren inguruan jorratutako kontzeptuei «gorputza ematea» bilatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.