Zinema

Jane Russell aktorea hil da, 89 urterekin

1940ko eta 1950eko Hollywoodeko izar handietako bat izan zen, eta 'The Outlaw' (1943) eta 'Gentlemen Prefer Blonde's (1953) filmetan parte hartu zuen.

2011ko martxoaren 1a
11:56
Entzun
Jane Russell Hollywoodeko XX. mende erdialdeko izan handietako bat gaur hil da Kalifornian (AEB), 89 urte zituela. Aspaldi utzia zuen zinema, eta azken urteetan haurren eta adopzioen alde egindako lanagatik nabarmendu da, eta 1989an Women's International Center Living Legacy saria jaso zuen. Bere osasunak azken bi asteetan egin du behera.

1940ko eta 1950eko hamarkadetan bihurtu zen izar Russell, beste batzuen artean, The Outlaw (1943) filman parte hartu ondoren. Hala ere, gorenera 1953an iritsi zen Marilyn Monroerekin batera Gentlemen Prefer Blondes filma egin zuenean. His Kind of Woman (1951) eta Macao (1952) filmetan ere parte hartu zuen garai horietan. 1960ko hamarkadetan behera egin zuen bere ibilbideak, eta 1970ean zinema utzi zuen, antzerkigintzan eta publizitatean aritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.