Musika

Javier Bello Portu musikaria hil da

Javier Bello Portu orkesta zuzendari eta konpositorea hil zen atzo Donostian, 83 urte zituela. Tolosakoa (Gipuzkoa) zein jaiotzez, eta Euskal Herriko abesbatza eta orkesta sinfoniko ugari zuzendatu zituen bizitzan zehar; baita atzerriko zenbait ere. Horrez gain, hainbat musika obra konposatu zituen, batik bat, abesbatzetarako. Parisko Musika Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta gerora, Austrian ere bai; besteak beste, Von Karajan izan zuen irakasle.

2004ko otsailaren 14a
15:09
Entzun
1920ko urrian jaio zen Bello Portu Tolosan. Gaztetatik izan zuen musikarako zaletasuna, eta batxilergoa eta musika ikasketak batera egin zituen. 23 urte besterik ez zituela Felipe Gorriti Eskolania sortu zuen, eta arrakasta handiko emanaldiak egin zituzten Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian.

Hortik aurrera, hainbat abesbatza eta orkesta sinfoniko gidatu zituen bere bizitzan zehar; besteak beste, Donostiako Easo eta Maitea abesbatzak, Bilboko Elkarte Korala, Iruñeko Santa Cecilia abesbatza, Donostiako Orkesta Sinfornikoa zein Bilbokoa.

Ikasketa nagusiak Parisko Musika Kontserbatorioan egin zituen, eta, gero, Salzburgon (Austria) osatu zituen. Han, Von Karajan izan zuenirakasle; hau da, joan den mendeko orkesa zuzendari handienetakoa, eta Bello Portuk guztiz miresten zuena. Halaber, Internationale Sommer Akademmie zuzentzeko aukera izan zuen Salzburgoko Mozarteum aretoan.

Konpositore gisa ere lan handia egin zuen, batik bat, abesbatzentzako obrak sortzen. Suite Sinfornica Carnaval de Lanz (Lantzeko Inauteria Suite Sinfonikoa) , El llanto de Zalacain (Zalakainen negarra) , eta Soule (Zuberoa) dira bere lan nabarmenenetako batzuk.

2000. urtean, 80 urte bete zituenean, Tolosako Abesbatzen Jaialdi ezagunak omenaldia egin zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.