Heineken Jazzaldia

"Jazzaldia aukera bikaina da nire dohaina partekatzeko"

Gloria Gaynor dance musikaren ikonoa Donostiako Zurriolan izango da gaur, 21:00etan, Heineken Jazzaldiaren programaren barruan.

Gloria Gaynor, gaur goizean Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko uztailaren 21a
15:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur gaueko kontzertua dela eta, Gloria Gaynor musikariak prentsaurrekoa eskaini du goizean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Bertan adierazi du hondartzako Agertoki Berdean jotzea berezia izango dela: "Nire dohaina partekatzeko aukera bikaina da".

Kontzertuan beste hiru abeslari, zazpi musikari eta koro batekin arituko da, eta, Gaynorrek esan duenez, bere abesti ospetsuenak joko dituzte, horien artean I Will Survive eta I Am What I Am. Abesti berriagoak ere jo nahi dituela azaldu du, baina denak izango dira insipiratzaileak; izan ere, bere musikaren xede nagusia hori da, Gaynorren hitzetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.