Hilberria

Jean Nesprias dantza irakaslea hil da

90 urte zituen. Ostiralean izango da hileta, Baionako San Andres elizan.

Jean Nesprias, 'Oroitzen' ikuskizunean. BERRIA
2018ko otsailaren 7a
17:51
Entzun

Miarritzeko baserri batean sortu zen Jean Nesprias, eta 12 urte zituenean hasi zen euskal dantzak ikasten, Segundo Olaeta koreografoarekin. Dantza irakasteari, berriz, 1941ean ekin zion, Orok Bat eliz elkartean, Angeluko Blancpignon parrokian. Bassaisteguy erretoreak eskatu zion. Gazteei futbolaz aparte beste zerbait proposatzeko, Orok Bat dantza taldea sortu zuen 1943an. 16 urte zituen orduan Nespriasek. 1963an, Orai Bat izena hartu zuen Orok Batek, eta Baionan kokatu zuten. Erretreta hartutakoan, 1993an, Erro Bat sortu zuen.

Adinean aurrera egin arte jarraitu zuen dantza irakasten, baita txistua ere. Hain zuzen, Jean Hillau baigorriarrarekin ikasi zuen tresna hori jotzen.

Euskal Kultur Erakundeak 2012an egindako elkarrizketa batean, euskal dantzak eboluzionatu egin behar zuela zioen, hala ere, zehaztapen batekin: "Ez da sekula ahantzi behar euskal dantzaz mintzo garela eta ez dantzaz orokorki".

2011n agertu zen azkenekoz oholtza gainean, Mizel Theret koreografoaren Oroitzen naiz lanean, euskal dantzaren ikur izan diren Philippe Oianburu eta Koldo Zabalarekin batera. «Arteari arima osoa eskaini dieten dantzari batzuk dira», zion Theretek lan hartan, «eta sugar hori ez da sekula itzaltzen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.