Arantxa Urretabizkaia. Idazlea

«Jendeak esango zuenaren beldur nintzen liburua idazten hasi aurretik»

GORKA RUBIO / FOKU.
Miren Mujika Telleria.
Donostia
2023ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Lagun bati beste lagun baten berri ba ote zuen galdetu zion Arantxa Urretabizkaiak (Donostia, 1947), eta hark kontatu zion «azken etxearen bila buru-belarri» zebilela hura. Hari horri tiraka sortu zuen Azken etxea.

Bigarren Euskadi saria duzu honako hau.

Bai. Bingenek [Zupiria] deitu zidan albistea emateko. Dantzan hasi nintzen deia eten orduko, pozaren pozez. Euskadi saria jasotzen duen nire lehen eleberria da; beraz, poza besterik ezin dut adierazi.

Esan duzu liburua kaleratu aurretik izan zenituela beldur batzuk. Zeren beldur zinen, bada?

Adinkeriaren eraso bat izan zen. Ez dira asko behin adin bat ezkero eleberri bat idazten dutenak. Euskal literaturan, bereziki, badirudi, egitekotan, gazte garaian egin beharreko zerbait dela literatura. «Nire adinean izango al naiz eleberri bat egiteko gauza?». Horixe pentsatu nuen liburua idazten hasi aurretik. Jendeak esango zuenaren beldur nintzen.

Zergatik?

Gizarteak nire adinekoongandik espero duena ez delako liburu bat idaztea. Gizarteak gugandik espero duena da deskantsatzea, etengabe deskantsatzea. Hori bai, deskantsatzea baina erabakiak hartzen diren leku guztietatik aparte. Bazter batean. Molestatu gabe. Idatzi gabeko lege bat da hori, eta ez daukat ezer lege hori betetzen dutenen aurka, baina nik eleberri bat idatzi nahi nuen.

Eta baita idatzi ere.

Horixe. Eta, bizitzak uzten badit behintzat, Azken etxea ez da nire azken liburua izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.