LITERATURA

Jerome Ferrarik irabazi du Goncourt saria, 'Le sermon de la chute Rome' eleberriagatik

Korsikako herri bat biziberritu nahi duten dozena bat pertsonaren gorabeherak kontatzen ditu Frantziako letretako sari entzutetsuenean gailendutako liburuak

Igor Susaeta.
2012ko azaroaren 7a
14:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Filosofia irakaslea da Ferrari, Korsikako institutu batean, hain zuzen, eta orain 44 urte jaio zen, Parisen. Bosgarren liburua du sariaren irabazlea, eta horiek guztiak Actes Sud etxearekin argitaratu ditu, 2002tik orain arte.

Goncourt sariaren beste hiru finalistak Linda Le (Lame de fond) eta Patrick Deville frantziarrak (Peste & Choléra), eta Joel Dicker suitzarra (La Vérité sur l'Affaire Harry Quebert) izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.