Jerome Ferrarik jaso du Goncourt saria, 'Le sermon de la chute de Rome' lanagatik

Korsikako herri txiki bat biziberritzen saiatzen diren hamabi pertsonaia dira eleberriaren ardatza

Erredakzioa
2012ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo jakinarazi zuten izena, baina lehenago ere bazebilen hotsa. Jerome Ferrari idazleak (Paris, 1968) irabazi du Frantziako Goncourt sari entzutetsua. Korsikako herri txiki bat biziberritzen saiatzen diren hamabi bat pertsonaiaren nondik norakoak kontatzen dituenLe sermon de la chute de Rome lanagatik hautatu du epaimahaiak.

«Munduak nola sortzen, hazten eta hiltzen diren aztertzea». Ferrarik dioenez, hori erakutsi nahi izan du bere eleberrian. Linda Le, Patrick Deville eta Joel Dicker izan dira beste hiru idazle finalistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.