Jim Jones Revue, Chinese Man eta La Phaze ere izango dira EHZn

Split 77, Betagarri eta Atom Rhumbaren emanaldiak ere iragarri dituzte Heletako jaialdiaren antolatzaileek

Erredakzioa
Herria
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pixkanaka ari dira osatzen Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren hurrengo ekitaldiko egitaraua. Duela egun batzuk IAM, Tiken Jah Fakoly eta Ken Zazpiren kontzertuak iragarri zituzten, eta orain antolatzaileek beste bederatzi talderen berri eman dute. Halaber, bonua 40 eurotan erosteko eskaintza berezia hilaren 13a arte luzatu dutela jakinarazi dute.

Jim Jones Revue Heletara (Nafarroa Beherea) itzuliko da uztailean, iazko kontzertua bertan behera geratu baitzen ekaitzaren ondorioz. Talde ingeles horretaz gain, Chinese Man, La Phaze, Shaka Ponk, Zep eta My Own Privatek ere parte hartuko dute EHZn, horietako batzuek disko berriak aurkezteko. Halaber, hiru euskal talde gehitu zaizkio egitarauari: Split 77, Betagarri eta Atom Rhumba.

Gasteizko Azkena Rock jaialdiak ere oso aurreratua du bere egitaraua. Last Tour Internationalek beste hiru izen eman ditu: Cheap Trick, Eels eta Bizardunak. Lehenengoa 70eko hamarkadan sortu zen, AEBetan, baina Erresuma Batuko rockaren eragin nabarmenak ditu. Ekainaren 24an joko du Mendizabalan.

Mark Oliver Everetten taldea da Eels, azken hamar urteetan nazioarteko pop-rock alternatiboan nabarmendu den konpositore bitxia da Everett. Bizardunak taldeak folk-rock doinuak eramango ditu Azkena Rockera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.