Komikigintza

Jiro Taniguchi komigile japoniarra hil da

Kultozko manga marrazkilariak 69 urte zituen.

Zenbait pertsona iaz Alemanian Taniguchiren lanak ikusten, Erlangeneko Komiki Azokan. KARL-JOSEF HILDENBRAND, EFE
Berria
2017ko otsailaren 11
21:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Aditu askoren ustetan, manga marrazkilari handienetakoa zen Jiro Taniguchi. Atzo hil zen, 69 urte zituela. 1947ko abuztuaren 14an jaio zen, Tottorin (japonia). Kyota Ishikawa marrazkilariaren laguntzaile bezala hasi zen lanean, eta 1972an argitaratu zuen Kareta Heya bere bakarkako lehen obra. Ondoren bikote artistikoa osatu zuen Natsuo Sekikawarekin. Harekin ondu zituen City Without Defense, The Wind of the West is White eta Lindo 3, 1976 eta 1979 artean, edota Botchman no Jidai trilogia, geroago. Marley Karibou gidoigilearekin ere lan egin zuen. Nobela beltzean oinarrituriko komikiak egin zituen harekin, Knuckle Wars (1983), esaterako. 1990etako hamarkadan marrazteaz gain, istorioen gidoiak idatzi zituen. Haruka na Machi e (A Distant Neighborhood) da bere obra ezagunenetakoa, 2003koa.

Taniguchiren marrazketa estiloa estetika garbikoa eta ñabardura zalea da adituen esanetan. Mugimenduari ematen zion garrantzia eta egile europearren jarraitzaile zela esaten zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.