Toure detektibe-igarlea protagonista duen hirugarren eleberria argitaratu du Jon Arretxek: Hutsaren itzalak (Erein). Hainbat arazori egin beharko dio aurre Tourek nobela berrian. Bere alaba Siraren deia jaso du, esanez egun batzuk pasa nahi dituela aitarekin, eta hitzordua Hendaian jarriz. Paperik ez duenez, Tourek bere amorantea, Sa Kene, bidali du hitzordura, baina Sira ez da agertu. Horrez gain, beste hainbat arazo larriri egin beharko die aurre Tourek.
19 kamera eta 612 euro dira Toureren sagako Arretxeren aurreko bi eleberriak. Lehenak Toure petsonaia eta Bilboko San Frantzisko auzoa aurkezteko balio izan zion. Bigarrena Afrikako umore pikareskoa jorratzeko baliatu zuen egileak. Hutsaren itzalak “gogorragoa eta beltzagoa” da, egilearen iritziz, eta "trama sendoagoa" du.
Toure pertsonaia gustuko du Arretxek, eta irakurleek ere gustuko dutela sumatzen du. Horregatik saga bereko eleberri gehiago idazten jaraitzeko asmoa du.
Liburuaren gaztelaniazko itzulpena ere aurkeztu du Arretxek, Sombras de la nada (Erein), Kristina Fernandezek itzulia.