Jonan Basterrak jaso du entzierroko argazki onenaren saria

Entzierroko Argazkien Nazioarteko II. Lehiaketa irabazi du. Estafeta kalean ateratako argazkia da saritua.  

2012ko uztailaren 12a
14:03
Entzun

Jonan Basterrak (Iruñea) irabazi du Nafarroako Kazetarien Elkarteak antolatzen duen Entzierroko Argazkien Nazioarteko II. Lehiaketa. Epaimahaiak 95 lanen artean aukeratu du harena, entzierroaren "esentzia" erakusten duelako.

Basterraren argazkia Estafeta kalean ateratakoa da. Bertan, korrikalari bat ikusten da atzetik duen zezenari eskua luzatuta, "defentsa moduan edo bien arteko distantzia markatuz", argazkilariak berak azaldu duenez. 35 parte hartzaileren 95 lanen artean aukeratu dute haren lana. "Ez nuen espero, oso errekonozimendu handia da, asko miresten ditudan lankideekin lehiatu naizelako".

Epaimahaiak entzierroak dituen hamabi tarteetako bakoitzeko argazki bana aukeratu zituen lehenik, eta denetan onena azkenik. Tarte bakoitzeko hautatuak entzierroko hesietako zutoin baten egurraz egindako oroigarria jaso du. Basterra irabazleak, berriz, 1.500 euro eta entzierroaren ibilbidetik ateratako galtzada-harria.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.