Bertsolaritza

Jose Luis Barberia 'Zili' bertsolari leitzarra hil da

2010eko hamarkadan aritu zen batez ere bat-bateko jardunean, bai Nafarroako Bertsolari Txapelketan, bai bestelako sariketetan ere. 41 urte zituen.

Jose Luis Barberia, 2011ko txapelketako saio batean. LANDER FDZ. ARROIABE / FOKU
2023ko martxoaren 14a
18:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaixotasun baten ondorioz, atzo hil zen Jose Luis Barberia Villabona Zili bertsolari leitzarra, 41 urte zituela. Txapelketetan eta sariketetan ibilitakoa zen, nagusiki 2010eko hamarkadan: Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen 2010. eta 2011. urteetan.

Urte horietan, finalista izan zen bertsolari gazteentzako Izeta eta Xalto sariketetan, hurrenez hurren. Bardoak Nafarroako taldekako bertsolari txapelketan ere ibilitakoa zen Leitzako taldearekin, bai kantari, bai aurkezle.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.