literatura

Jose Ramon Goikoetxea zenaren 'Mentxakaren aitorpena' argitaratu du Elkarrek

Iaz zendu zen Jose Ramon Goikoetxea =iArdotxi=i etakide ohia eta kazetaria. Hil aurretik idatzi zuen =iMentxakaren aitorpena=i izenburupean elkarrek argitaratu duen liburua. Petxo Idoiagak egin du liburuaren hitzaurrea, Ardotxiren laguna zen Idoiaga eta borrokakideak ere izan ziren. Idoiagaren hitzetan, liburua "gure historiaren zati baten testigantza da, baina baita intrigazko nobela on bat ere".

2006ko irailaren 13a
19:20
Entzun
Batez ere, frankismoaren oinarrien testigantza da liburua. "Inon egotekotan komisaldegietan baitaude frankismoaren oinarriak", azaldu du Idoiak Mentxakaren aitorpena liburuaren aurkezpenean. Komisaldegi horietako batean hamabost egun egin zituen Ardotxik eta "egun horien istorioa da Mentxakaren aitorpena

Espainiako Poliziak 1971ko martxoan Jose Ramon Goikoetxea Ardotxi harrapatu zuen Bilbon. ETAko kideak egoera iluna zuen aurrez aurre: gordeta dagoen etxeko giltzak eta eskuz idatzitako koadernoa dauzka gainean. Besteak beste, Burgosko prozesuko etakideak kartzelatik ihes egin dezaten egitasmoari buruzko oharrak. "Nola sinistaraziko diezu ezer ez dakizula ihes egiteko planak zure eskuz idatzita badaude?" galdetu du Idoiak.

Guztiaren gainetik, baina, liburua intrigazko nobela ona dela uste du Idoiagak. Benetan gertatutako jazoeran batean oinarritutako nobela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.