Josefina Echanove telebista eta zinemako aktore mexikarra zendu da

2020ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZINEMA. Josefina Echanove aktore mexikarra 92 urterekin hil da. New Yorken jaio zen, baina Mexikoko Guajanato estatuan hazi zen, eta herrialde horretan garatu zuen bere ibilbide artistikoa, nahiz eta AEBetan ere lan egin zuen. Dantza izan zuen lehen zaletasuna, eta zinemara 47 urterekin iritsi zen, 1975ean. Orduz geroztik, hainbat telesailetan eta filmetan lan egin zuen Mexikon bertan (Gringo viejo), baina baita nazioarteko ekoizpenetan ere: The Honorary Consul, High Risk, Missing, Perdita Durango...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.