bihar beRRIA-n

Joxe Azurmendi: "Barkamena, damua eta gisakoak eztabaida publikoan ez dira erabili behar"

Idazle eta pentsalariaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Azurmendiri Dabilen Elea saria emango diote gaur, eta ostegunean, Eusko Ikaskuntza saria.

2012ko azaroaren 5a
16:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Hona hemen, aurrerapen moduan, Joxe Azurmendiren esan batzuk:

- “Kritikoa naturaltasun batetik bakarrik da kritikoa, bestea garrasilaria da”.

- “Txillardegi da, nire ustez, intuizio erabakigarri guztiak eduki dituena”.

- “Barkamena, damua eta gisakoak eztabaida publikoan ez direla erabili behar uste dut”.

- “Deserosoa baldin banaiz da tokatu zaidan garaia hala delako”.

Urrian Barkamena, kondena, tortura liburua aurkeztu zuen Azurmendik, gaur Dabilen Elea saria emango diote eta ostegunean, Eusko Ikaskuntza saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.