Eraikina kultur ondare izendatuko zuela adierazi zuen atzo, ohar baten bidez. Erabaki hori lehenengo urratsa dela zehaztu du Muñozek, eta, horren ondoren, eraikinaren erabilera bermatzeko proposamenak entzuteko prest daude. Sailburuordearen arabera, eraikinaren kudeaketak ez du zertan publikoa izan, aitzitik, alor pribatuko enpresek ere bere gain har dezakete: "Kultura ondasuna delako, haren kudeaketa eta mantentzea ezin da zuzenean erakunde publikoen esku geratu, arlo pribatuko kudeatzaile batek ere egin dezake". Nazioartean hala egiten dela dio.
Eusko Jaurlaritzaren atzoko izendapenarekin Arte Ederren eraikinak erabateko babesa lortu zuen: izendapen horren ondorioz, ezingo dute eraikina bota. Donostiako EAJk, baina, beste asmo batzuk zituen: ez zen ados agertu udalak Arte Ederren eraikina erabateko kultur ondare izendatzeko zuen asmoarekin. Muñozek, dena den, azaldu du gaiarekin "koherenteen" agertu dela EAJren udal taldea: "Hasieratik bertatik agertu du kudeaketa publiko edo pribatuaren artean oreka lortzeko nahia".