Kultura

Juan Jose Agirreren eta Lazkaoko dokumentazio zentroaren ibilbidea, liburu batean

Joan Mari Torrealdaik ondu du lana, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz argitaratu dute. 

Ainhoa Sarasola.
2011ko ekainaren 9a
13:07
Entzun

Juan Jose Agirre aita beneditarrak bizitza erdia darama Lazkaoko artxibategia osatzeko materialak jasotzen. Euskal Herria, euskal kultura eta euskarari buruzko dokumentu, liburu, aldizkari, argazki, kartel, pegatina edo paper zati txikiena ere biltzea izan da bere helburua, eta zeregin horretan jarraitzen du egun, 81 urterekin, nekaezin. Agirreren eta artxibategiaren historia kontatu du Joan Mari Torrealdaik Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea. Juan Jose Agirreren artxiboa liburuan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz argitaratu dute lana.

Zortzi ordutik gorako elkarrizketa luzea egin zion Torrealdaik Agirreri, eta ibilbide kronologiko baten arabera ordenatuta jaso ditu haren istorioak liburuan. Montserrateko monasterioan (Herrialde Katalanak) 1970ko lehen urteetan egin zuen egonaldian piztu zitzaion artxibategia sortzeko "harra", han, ezkutuan, Kataluniari buruz argitaratzen zen guztia jasotzen zutela ikusi zuenean. Horretan aritu da orain arteko bide luzean. Halako istorioek jasota geratu behar dutela iritzita idatzi du liburua Torrealdaik. Agirreren azalpenekin batera, berak sortutako beste hainbat testu eta artxibategiko materialen 140 argazki eta ilustrazio jaso ditu.  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.