Juanmi Gutierrez omenduko dute Tabakaleran
ZINEMA. Juanmi Gutierrez (1945-2019) zinemagilea omenduko dute, hilaren 12an, Euskadiko Filmategiak, Donostiako Zinemaldiak, Donostia Kulturak eta Tabakalerak. Gutierrezek 1982an filmatutako lan labur bat (Itxoiten) emango dute lehendabizi, eta ondoren, Kany Peñalbak ekoitzitako Angor (2007). Zuzendaria orduan lantzen ari zen munduko hilerriei buruzko filmaren prestaketa prozesua kontatzen du filmak. Gutierrez otsailaren 18 hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu