Juanmi Gutierrezen azken lana ikusgai gaur Donostian

Juanmi Gutierrez. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZINEMA. Juanmi Gutierrez (Errenteria, Gipuzkoa, 1945) zinemagilea otsailaren 18an hil zen, eta hil baino hamar egun lehenago bukatu zuen Paseko txoriak film dokumentala. Gaur emango dute Donostian, Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan, Giza Eskubideen Zinemaldian. Santiago zubia zeharkatu nahi duten errefuxiatuak dira filmeko protagonistak, eta baita errefuxiatuoi laguntzeko antolatu diren Irungo (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi) herritarrak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.