Heriotza

Jul Bolinaga RIPen fundatzailea hil da

The Potes taldearekin Bergarako Gaztetxean jotzen ari zela hil da.

Jul Bolinaga, lehenengo planoan, RIP taldeari buruzko dokumentalaren aurkezpenean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 16a
09:04
Entzun 00:00:0000:00:00

RIP taldearen sortzaile eta gitarra jotzaile Jul Bolinaga hil zen larunbatean, Bergaran, The Potes taldearekin gaztetxean jotzen ari zela. Herriko Txapa irratiaren 30. urteurreneko kontzertuan jotzen ari zela, bat-batean lurrera erori zen, 19:30ak aldera. Larrialdi zerbitzuak Bergarako Gaztetxera joan ziren, baina ezin izan zuten salbatu.

Txerra Bolinaga bateria jotzailearen anaia zen Jul, eta biekin batera Eduardo Mancebo Portu-k (baxua) eta Carlos Agirreurreta Mahoma-k (ahotsa) osatu zuten RIP laukotea, Arrasaten. 80ko hamarkadako Euskal Rock Erradikalean talde nabarmenetakoa izan zen. Hiru disko argitaratu zituzten, hirugarrena Eskorbuto taldearekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.