MUSIKA. Kaluse

'Kaluse'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

2016ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Rock instrumentalarekin datorkigu Kaluse bikote azpeitiarra, lehen lana besapean duela. Sei abestik —sarrerakoa barne— osatzen dute rock, stoner eta metal progresiboz betetako diskoa, ahotsari berebiziko garrantzia ematen dieten horiek isilarazi eta gitarra elektrikoa eta bateriarekin bakarrik abesti ederrak sor daitezkeela erakutsiz. Leunki hasi eta poliki-poliki indarra hartuz doaz abestiak, konturatu orduko hipnotizatuta izango zaituen atmosfera batean murgilduz, estilo honetan ohikoa den bezala. Musika esperimentala jorratzen dute rock doinu gogor eta pisutsuak alde batera utzi gabe, kalitateko abestiak sortuz. Lehen lan aparta entzunda, hemendik aurrera kontuan izan beharreko taldea, dudarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.