Karmele Rotaetxe Amusategi ohorezko euskaltzaina hil da bart, 81 urte zituela. Bilbon jaio zen, 1932ko urtarrilaren 17an. Haurra zela, Espainiako Gerra garaian Frantziara alde egin zuen familiak. 1977an, euskara eskolak ematen hasi zen Bilboko Unibertsitate Autonomoan, eta, horren ostean, Leioako Kazetaritza Fakultatean euskara eskoletako koordinatzaile lanetan aritu zen.
Ibilbide luzea eduki du euskararen morfologia eta sintaxia aztertzen. Europako hizkuntzen egoera ere aztertu du ikerketa esparru horretan eginez. 2001. urteaz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle emeritua da.
1979ko abenduan, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 2004ko azaroan, ohorezko euskaltzain. Akademiako Gramatika batzordekidea zen, martxan jarri zenetik.
2008ko maiatzaren 10ean, Mendebalde Kultura Alkarteak omendu zuen, "euskal hizkuntzalaritzan aitzindari eta bidegile izateagatik".
Argitaratutako lan nagusiak:
-Estudio estructural del euskera en Ondarroa (1978)
-Sur un point de morphologie nominale du basque. Fontes Linguae Vasconum, 1971
-L’accent Basque: Obsevations et hipothésis. 1978
-Cultura oficial y lenguas minoritarias. 1980
-Lingüístca lógica: la construcción ergativa vasca. 1978
-Numeral eta aditzen arteko konkordantziaz. 1979
-Pluraleko ergatibo-adierazleari buruz. 1978
-Sociolingüística (1988)
-Soziolinguistika: hizkuntza eta gizartea Euskadin (1986)
-Tipología lingüística: dativo y datividad (1999)