Hilberria. Josep Maria Castellet

Katalan kulturaren akuilu

mikel lizarralde
2014ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Josep Maria Castellet idazlea izan zen, baina baita literatura kritikaria eta editorea ere. Eta denek aitortzen diote XX. mendeko bigarren erdian Kataluniako kultur bizitzan izan zuen garrantzia. Akuilu izan zen modu batean edo bestean. Castellet atzo hil zen, 87 urte zituela.

Castellet (Bartzelona, 1926-2014) katalanezko idazleen elkartearen lehen presidentea izan zen, baina bere obra katalanez nahiz gaztelaniaz argitaratu zuen. Errealismo historikoaren defendatzaile, egile askoren azterketa kritikoak argitaratu zituen: Ernest Hemingway, Josep Pla, Salvador Espriu... Edicions 62 argitaletxeko zuzendari ere izan zen 32 urtez. •
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.