Katalanezko zinemak bikoiztu egin du azken urtean bilduriko dirua

Herrialde Katalanetan ekoitzitako filmek ere 2009. urteko ikusle kopurua halako bi izan dute iaz

Erredakzioa
2011ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Generalitateko Kultura Sailak jakitera eman duenez, 2010ean 96 film ekoitzi ziren Katalunian. Horietako heren bat inguru izan ziren jatorrizko bertsioan katalanez filmatuak, 46 gaztelaniaz, 18 beste hizkuntza batzuetan eta bakar bat inolako elkarrizketarik gabe .

Katalanez egindako filmek 2.592.308 euro bildu zuten 2010ean, urtebete lehenago baino diru kopuru bikoitza; 2009an1.156.440 euro jaso zuten. Herrialde Katalanetan ekoitzitako film guztiek, halaber, bikoiztu egin zuten urtebete lehenago izandako ikusle kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.