I, Daniel Blake filmari eman diote Urrezko Palma, eta "bestelako mundu bat posible eta beharrezkoa" dela aldarrikatu zuen Loachek saria jasotzean. Haren esanetan, austeritate politikek "milioika lagunen miseria eragin dute Greziatik Portugalera, gutxiengo txiki bat modu lotsagarrian aberasten den bitartean".
Epaimahaiaren sari nagusia Juste la fin du monde filmari eman diote, eta zuzendari onenaren saria Cristian Mungiu eta Olivier Assayasentzat izan da, hurrenez hurren Bacalaureat eta Personal shopper filmengatik. Forushande filmean eginiko lanagatik, gizonezko aktore onenaren saria jaso du Shahab Hosseinik, eta Ma'Rosa-gatik emakumezko aktore onenarena Jaclyn Josek.
Forushande filmak gidoi onenaren saria ere eskuratu du.