Grammy sariak

Kendrick Lamar eta Taylor Swift izan dira saritu nagusiak Grammy sarietan

Kendrick Lamar rap abeslariak bost sari jaso ditu, eta Taylor Swift pop abeslariak hiru; haien artean urteko diskorik onenaren saria 1989 diskoarekin.

2016ko otsailaren 16a
09:28
Entzun

58. Grammy sariak emateko ekitaldia egin dute goizaldean Los Angelesen. Hiru ordu eta erdiko ekitaldian hainbat emanaldi izan dira, eta omenaldia ere egin diote Davil Bowieri. Lady Gagak bere abesti eta jazkerekin taularatu du zazpi minutuko ikuskizuna, eta txalo zaparrada beroz hartu dute publikoan bildutakoek.

Nolanahi ere, sariak dira gaueko protagonista nagusia, eta bi artista gailendu dira: Kendrick Lamar eta Taylor Swift. Aurrenak rap diskorik onenaren saria jaso du To Pimp Up a Butterfly diskoarekin; rap abestirik eta ikuskizunik onenaren sariak Alright abestiarekin, rap kolaboraziorik onena These Walls-ekin, eta musika bideorik onenanera Bad Blood lanarekin. Azken hori, gainera. Taylor Swiftkein batera egina da.

Swiftek, sari horretaz gain, urteko diskorik onenaren saria ere lortu zuen 1989 diskoarekin, eta baita pop abeslari onenaren saria ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.