Euskal Herriko eta Armeniako herri musikak uztartuz eta errepertorio klasikoari ere leku bat emanez, programa «eklektikoa» eskainiko dute Kepa Junkera soinu jotzaile bilbotarrak eta Ara Malikian jatorri armeniarreko biolinista libanoarrak gidatutako Ara Malikian Ensemble taldeak gaur Arantzazuko santutegian (Oñati, Gipuzkoa), 19:00etan, Hamabostaldiko Musika Aitzakia zikloaren barruan. Kontzertua «denboran egindako bidaia handi bat» izango da, Junkeraren iritziz. Soinuaz gain, zurezko nahiz harrizko txalapartak joko dituela iragarri du Junkerak, baita perkusioko beste tresna batzuk ere. Ara Malikianek adierazi du «oso hunkigarria» dela berarentzat Hamabostaldian parte hartzera itzuli izana, eta ziur dagoela kontzertuak «emozio asko» transmitituko dizkiola publikoari.
Viktoria Eugenia antzokiko zikloan, berriz, Alfonso Gomez pianista ariko da gaur. Claude Debussyren pianorako preludioak emango ditu, 20:00etan hasita.
Donostiako 73. Musika Hamabostaldia
Kepa Junkera eta Ara Malikian Arantzazun ariko dira gaur
Programa eklektikoa prestatu dute, Euskal Herriko eta Armeniako kantak eta errepertorio klasikoa uztartuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu