Kepa Junkera musikaria Belgikara joana zen aurreko astean, herrialdean hiru kontzertu jotzera. Izgem, Brusela eta Anberes hirietan eskaintzekoak zituen emanaldiak bertan behera utzi behar izan ditu, ordea.
Junkerak ospitalean jarraitzen du, medikuen zaintzapean, EITBk jakitera eman duenez.
Programatuta zituen kontzertuak bertan behera gelditu dira, oraingoz.