Kike Maillok jasoko du Fant zinema jaialdiko Fantrobia saria

Jorge Gerrikaetxebarria, Alex Angulo eta Desiree de Fez izango dira epaimahaikideak, maiatzaren 2tik 15era

Erredakzioa
Bilbo
2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Kike Maillo katalan zinemagileari emango dio aurten Fantrobia saria, generoaren barruan goraka doan artista bat nabarmentzeko sortua, Bilboko Fant fantasiazko zinema jaialdiak, eta Maillok Eva film laburra estreinatuko du jaialdiaren barruan, maiatzaren 9an. Fant 18 maiatzaren 2an hasi eta 15ean amaituko da, eta epaimahaia Jorge Gerrikaetxebarria gidoigileak, Alex Angulo aktoreak eta Desiree de Fez zinema kritikariak osatuko dute.

Munduko bazter askotatik iritsitako 432 film jaso dituzte antolatzaileek, eta datorren astean jakinaraziko dute zeintzuk diren jaialdiko sarien lehian parte hartzeko aukeratuak: film luze onenaren saria, gidoirik onenarena, epaimahaiarena, ikusleek film labur onenei emandako bi sariak eta euskal film labur onenarena.

Jaialdiaren barruan, 35 filmen kartelek osatutako erakusketa bat ikusi ahal izango da, denak playmobilen irudiekin osatuak,Burtsako Udaltegian, maiatzaren 2tik 15era bitarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.