Kimu programa sortu dute, arte eszenikoetarako
Euskal Kultur Erakundeak bultzaturik, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak, Donostia Kulturak eta EKEek batera sortutako Kimu programaren bidez, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko lau artista hautatuko dira haur eta gazteentzako arte eszenikoen inguruko berariazko trebakuntza jaso dezaten, master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin. Lau artistek zuzendaritza artistiko baten laguntza jasoko dute bakoitzaren soslaiarekin ondoen egokitzen den trebakuntza ibilbidea prestatzeko. Izena eman nahi duten artistek euskaraz jakin behar dute; esperientzia izan behar dute haur eta gazteentzako arte eszenikoetan , edo, gutxienez, arte eszenikotan; eta prest egon behar dute ikastaro eta jaialdietara joateko programak iraungo duen hamar hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu