Kimuak katalogoko film laburrek 800 jaialditan parte hartuko dute

Inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira deialdira, eta aurreko urteetan baino film bat gehiago sartu dute katalogoan

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Kimuak 2010 katalogoko bederatzi film laburrak 800 zinema jaialditara bidaliko dituzte Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskal Filmategiak. Inoiz baino film labur gehiago aurkeztu dira Kimuak katalogorako hautaketaren azken deialdira, 72 guztira, eta bederatzi izan dira aukeratuak, aurreko ekitaldietan baino bat gehiago. Ekoizpenaren hazkundeak eta «batez besteko maila urtetik urtera hobea izateak» bultzatu dute epaimahaia katalogoan film bat gehiago sartzera, Txema Muñoz Kimuak katalogoaren koordinatzaileak azaldu duenez.

Katalogoko lanen kalitatearen frogatzat jo ditu Muñozek horietako batzuek jasotako sariak. Isabel Hergueraren Ámár Espainiako animazioko film laburrik onena izendatu dute, adibidez, Madrilgo Animadrid 2010 jaialdian. Hauek dira beste zortzi lanak: Asier Altunaren Artalde, Angel Aldarondoren Ondar ahoak,Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxeren Exhibition 19, Kote Camachoren La gran carrera, Miguel Angel Jimenezen Khorosho (Todo bien), Elias Leon Siminianiren El premio, Enrique Garcia eta Ruben Salazarren Daisy Cutter. La cortadora de margaritas eta Borja Kobeagaren Un novio de mierda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.