Euskal laburmetraiak munduan sustatzeko helburuarekin, Kimuak programak 120.000 euro bideratuko ditu aurten. Hain zuzen, iazko irailaren 30etik aurtengo uztailaren 20ra arte ekoiztutako lanak sustatuko dituzte, munduko 500 jaialditan.
Iaz 44 lan aurkeztu ziren Kimuakera, eta haietako lau hautatu zituzten munduan sustapena egiteko. Haien emaitza "duina" izaten ari dela esan du gaur Mikel Agirre Euskal Filmotekako zuzendariak, "300 jaialditan baino gehiagotan parte hartzeko hautatuak izan direlako eta 44tan sariak jaso dituztelako". Hala ere, 2005ekoek emaitza hobeak izan zituztela adierazi du.
Laburmetraiak gehienez ere orduerdikoa izan behar du. Halaber, edozein formatotan egina egon behar du baina bukaeran 35 milimetroko kopia egiteko baldintza jarri dute.
Aurten hamar urte beteko dira Kimuak abian jarri zutenetik.
Agirrerekin batera egon dira gaurko agerraldian, Donostian, Iñaki Gomez Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustapenerako zuzendaria eta Txema Muñoz Kimuak-eko koordinatzailea.
Zinema
Kimuak programak 120.000 euro bideratuko ditu euskal laburmetraiak sustatzeko
Iazko irailaren 30etik aurtengo uztailaren 20ra arte ekoiztutako lanak sustatuko dituzte, munduko 500 jaialditan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu