literatura

Kirmen Uribe, Euskadi saria jasotzeko finalisten artean

Espainiako Narratiba saria emango dioten idazleaz gain, Harkaitz Cano, Luis Garde, Xabier Lete, Anjel Lertxundi eta Juanjo Olasagarre dira euskarazko literaturaren arloko beste finalistak.

2009ko urriaren 16a
18:25
Entzun
Kirmen Uribe Bilbao-New York-Bilbao Espainiako Narratiba saria jasoko duen idazlea da aurtengo Euskadi sarietako finalistetako bat, euskarazko literaturaren arloan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak gaur arratsaldean jakinarazi duenez.

Literatura

Euskara. Harkaitz Cano (Zinea eta literatura lanagatik), Luis Garde (Gertakarien Urtzea), Xabier Lete (Egunsentiaren esku izoztuak), Anjel Lertxundi (Zoaz infernura, laztana), Juanjo Olasagarre (Tragediaren poza) eta Kirmen Uribe (Bilbao-New York-Bilbao).

Gaztelera. Maria Luis Balda (Elementos), Luisa Etxenike (El angulo ciego) eta Javier Saez de Ibarra (Propuesta imposible).

Haur eta gazte literatura. Juan Kruz Igerabide (Amilami), Fernando Morillo (Leonardoren Hegoak), Eider Rodriguez (Nikoleta eta gaua) eta Ruben Ruiz (Anekdotak).

Itzulpen literarioa. Juan Martin Elexpuru (Tartufo/Zekena eta Printzea), Koro Navarro (Belarra kantari), Antton Olano (Ilargi-harria) eta Karlos Zabala (Esperantza).

Ilustrazioa. Mariona Cabassa (Katiuska horiak), Eider Eibar (Anekdotak), Elena Odriozola (Aplastamiento de las gotas eta Un secreto del bosque), Iraia Okina (Ilania), Mikel Valverde (El pirata Pepe y los animales) eta Alfonso Zapico (Cafe Budapest).

Azaroaren 24an emango dituzte sariak, eta irabazle bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.