Kobetamendi, euskal kulturaren birika bihurtuta

Oholtza nagusitik kanpo ere izan zen zer entzun Kobetamendin. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2019ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Zirrara ez zen gauerdian piztu. Arratsaldetik nabari zen egun berezietarako gordea dagoen sugar hori. Zaleek ondo ulertu zuten Berri Txarrak-en helburua, eta guneak ateak ireki zituenetik ibili zen jende mordoa. Eskaintza aberatsa prestatu zuten antolatzaileek, eta sortzaile guztiek izan zuten ikus-entzuleen arreta: Ahotsenean jo zuten zortzi musika taldeek, antzezleek, dantzariek eta bertsolariek. Euskal kulturaren birika izan zen Kobetamendi herenegun, aurreko hiru egunetan makrojaialdi hedonista ospatu zen gune bera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.