Koldo Mitxelenaren lana oroituko dute datorren astean Gasteizen

Haren izena duen katedraren III. biltzarra egingo da, astelehenetik ostegunera, EHUko Letren Fakultatean

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Koldo Mitxelena hizkuntzalari, idazle eta kultur eragilearen heriotzaren 25. urteurrena gogoratuz, Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra egingo da, etzi hasita, astelehenarekin, urriaren 11 osteguna bitarte, EHUk Gasteizen duen Letren Fakultatean. «Mitxelenaren jardunean ardatz nagusi izan ziren hizkuntzaren historia eta historiaurrea, eta horiek garatzeko hizkuntza teoria eta filologiaren hainbat alderdi aztertuko dira» biltzar horretan, antolatzaileek adierazi dutenez. Biltzarraren antolatzaile taldea Ricardo Gomez, Joaquin Gorrotxategi, Joseba A. Lakarra eta Celine Mounole irakasleek osatzen dute.

Biltzarrean irakurriko diren txostenek 50 minutu inguru iraungo dute; komunikazioek, berriz, 20 minutu inguru. Aurreneko eguneko txostenak Joseba A. Lakarrak, Gorka Elordieta Ander Martinez Egurzegirekin batera, eta Ricardo Etxeparek irakurriko dituzte. Komunikaziogileak, berriz, Carlos Garcia Castillero, Borja Ariztimuño, Ivan Igartua eta Ekaitz Santazilia, Ander Ros, Dorota Krajewska, Manuel Padilla Moyano, Mikel Martinez Areta eta Julen Manterola izango dira.

Bigarren egunean, urriaren 9an, asteartearekin, Iñaki Camino, Blanca Urgell eta Celine Mounole izango dira txostengileak; komunikaziogileak, berriz, Joseba Abaitua, Koldo Ulibarri, Urtzi Reguero, Xabier Altzibar eta Juan Carlos Odriozola, Udane Atutxa, David Peterson, Xabier Lamikiz, Manuel Padilla Moyano eta Xarles Bidegainekin batera, Oroitz Jauregi eta Josu Zulaika.

Urriaren 10ean, asteazkenarekin, 50 minutu inguruko hitzaldi ugari izango da, honako hizlari hauen eskutik: Joaquin Gorrotxategi, Javier de Hoz, Ricardo Gomez, Patxi Salaberri Zaratiegi, Lourdes Oñederra, Ibon Sarasola, Gidor Bilbao, Jon Casenave eta Joxean Fernandez. Orobat urriaren 11n, ostegunarekin, honako hizlari hauen eskutik: Pierre Swiggers, Denis Creissels, Santos Alonso eta Ivan Igartua.

Biltzarraren amaieran, azken eguneko azken saioan, Ivan Igartuak Euskararen historia liburua aurkeztuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.