Dantza

'Komunikazioa-Inkomunikazioa' ikuskizuna aurkeztu dute Kukai eta Tanttaka taldeek

Mikel Laboaren izen bereko lana du inspirazio iturri Kukai dantza taldearen eta Tanttaka antzerki taldearen laugarren elkarlanak. Gaur goizean aurkeztu dute ikuskizuna hedabideen aurrean, Bilboko Arriaga antzokian. [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1703/[/Berriatb]

2013ko otsailaren 27a
15:55
Entzun

Komunikazio-inkomunikazio dikotomiaren begietatik ikusi ohi zuen sarritan Mikel Laboak. "Hitzik gabe komunikatzen gara, baina hitzekin ere inkomunikazioa sor daiteke". Hortik abiatuta, "gai unibertsalak" landu dituztela aurreratu du Mireia Gabilondo ikuskizunaren zuzendariak. Pertsonen arteko ulertu ez ulertu momentuak, maitasun eszenak... "Oso gai gurutzatuez osaturiko ikuskizuna da", azaldu du Jon Maya koreografoak.

Oraingoan Kukaiko dantzariez gain, Helena Golab dantzari poloniarra, Miren Gaztañaga eta Aitor Beltran aktoreak, eta Iñaki Telleria musikaria ariko dira. Antzerkiaz gain, hainbat dantza mota uztartzen dira Komunikazioa-Inkomunikazioa-n. Dantza tradizionala, garaikidea eta baita flamenkoa ere, Israel Galvan dantzariaren eskutik. Gainera, Jone San Martin koreografo abangoardistak ere kolaboratu du ikuskizunean, aurreskua bezalako dantza tradizionalaren bertsio berezi batekin. Mayaren hitzetan, elementu horiekin guztiekin jokatuz "guztiz aske" sentitu dira eszenatoki gainean.

Hamar urte daramatzate elkarlanean Kukai eta Tanttakak. Laugarrena da Arriaga antzokiarekin koprodukzioan aurkeztu duten ikuskizuna. "Orain arte egindako lana, beste testuinguru batean jarri nahi izan dugu", azaldu du Mayak.

Ikuskizuna ostiralean, martxoaren 1ean estreinatuko dute Bilboko Arriaga antzokian bertan, eta 2an beste emanaldi bat egongo da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.