KONTXU ODRIOZOLAREN HERIOTZA

Kontxu Odriozola hil da

70 urte zituela zendu da Odriozola. Antzerkian egin zuen lan, eta Goenkale telesailak eman zion oihartzuna Euskal Herri osoan Maria Luisa Galardiren pertsonaiarekin.

Kontxu Odriozola. ETB
mikel lizarralde
2016ko otsailaren 5a
10:50
Entzun

Ez da Odriozolaren aldeko hiletarik izango, ezta datozen egunetan omenaldirik ere. Hala ere, antzerkigintzako eta zinegintzako kideek datozen asteetan egingo dute hura omentzeko ekitaldi bat.

[Youtube]https://youtu.be/NycHuVkEWIM[/Youtube]

Kontxu Odriozolari Goenkale telesailean 1994tik 2007ra jokatutako rolak, Maria Luisa Galardirenak, eman zion ospea eta oihartzuna, baina aurretik ere eginak zituen beste lan batzuk ere telebistan: Bai Horixe (1986) eta Flamingo berria (1993).

Antzerkian ere lan egin zuen, bai Goenkale-ren aurretik, bai ondoren: Pippin (1986), Ezetz lepoa jarri (2005), Lapur zuloa (2007). Gainera, Ama begira zazu, 1989an estreinatu eta arrakasta handia izan zuen antzezlanean parte hartu zuen. Han izan zituen oholtzakide Elena Irureta, Mikel Garmendia eta Jose Ramon Soroiz.

Zineman ere lan egin zuen, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Telmo Esnalekin Amona Putz! laburra (2010) eta Urte berri on amona (2011) egin zituen, eta Anjel Lertxundirekin, berriz, Hamaseigarrenean aidanez (1985)

Eneko Olasagasti antzerki zuzendariak txio baten bitartez eman du Kontxu Odriozolaren (Azpeitia, 1945) heriotzaren berri gaur goizean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.