Mocker's

'Argi egin'

Diskoetxea: Egilea editore.

2023ko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiru kantuko EP honen iraupena ikusita (ia 22 minutu), Argi egin LP erdia baino gehiago dela esan genezake. Taldea hasieratik jarraitu dutenentzat kantu berrien leuntasun erlatiboa talka handia izan liteke, haatik. Ez dugu soinuaren eta melodien garbitasunagatik harridura puntu bat ukatuko, nahiz eta Inertziari zein Argi egin musikaltasun berri baten jabe diren. Ez dira sobera oldarkorrak, nahiz eta gitarrek zitaltasun uneak dauzkaten. Hori bai, blues eta hard rock garaiak ia atzean gelditu direla ondorioztatu dezakegu, kantuok soinu gaurkotuagoa eta nolabait modernoagoa baitakarte. Hamar minutuko Kontraesanaren laudorioa taldearen ibilbideko gailurra dugu, batez ere erdialdeko lau minutuetan gitarrek egiten duten lan gogor, adiktibo eta orgiastikoa dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.